Enpresa
ISO 9001 Zertifikatua


Lekoizpe S.L.

Lekoizpe 1987an sortutako enpresa da, batez ere piezen mekanizazioan eta galdaragintzan, soldadura mekanikoan eta ixteko eta intsonorizatzeko armairuetan. Gure eskualdean horrelako jardueretan zegoen hutsunea betetzeko, lantegi lagungarri edo azpikontratazio-lantegi bat sortu zen. Otola industrialdean sortu zen 300 m²-ko pabilioi batean, hiru bazkide sortzaileren eskutik. Gerora, beste 150 m² gehitu genizkion pabilioiari, eta han aritu ginen lehen 14 urteetan. Lekoizpe SLren langileen kopurua handituz joan zen; hain zuzen, 2000n, 15 langile zeuden. Urte hartan, makina berriak eta azalera handiagoa behar genituenez, Kareaga industrialde berrira joan ginen (zaharretik 200 m-ra). Han, 1.500 m²-ko pabilioi bat egin genuen, sarbide erosoekin eta orduko beharrei erantzuteko ekipamenduarekin.


Galdaragintza, Mekanizazioa y Muntaketa

Multzo txiki eta ertainak ere muntatzen ditugu, Lekoizpe SLn egindako piezak edo bezeroak bidalitako piezak erabiliz; adibidez, osagaien kasuan, bezeroek bidalitako piezak erabiltzen ditugu. Bezeroak behar duenean, piezak galdaragintzak egiten ditugu, eta ondoren, mekanizazioan amaitzen ditugu. Horri esker, bezeroek ez dute zertan pieza “mugitu”, prozesuko hurrengo eragiketa egingo duen kanpoko hornitzaile baten bila.

Hala ere, eragiketaren bat ezin badugu geuk egin, esate baterako, tenpleak, tailaketa eta korrosioaren kontrako inprimazioa.

Horrelakoetan, Lekoizpek eramaten ditu piezak eragiketa horiek egitera, eta gero, jaso egiten ditu. Hau da, bezeroek gure instalazioetan jaso dezakete behin betiko pieza, edo beren enpresan bertan.

Gainera, esperientzi handia dugu hainbat tamainatako lan-lerroetan intsonorizazio-kabinak eta hauts-kontrako kabinak muntatzen Gaur egun, lantegiak bi atal ditu: galdaragintza/soldadura eta mekanizazioa.